Asier Iturralde Sarasola recenserade Persepolis av Marjane Satrapi
Iran ezezaguna (niretzat behintzat)
5 stjärnor
Persepolisek ondo irabazia dauka komiki bikainaren ospea. Asko gustatu zait Marjane Satrapik nola kontatzen duen Irango historia bere bizitzako pasarteen bidez. Niretzat erabat ezezaguna zen Iran bat aurkitu dut: ideia ezkertiarretako jendea, protestak, musika estilo berrien sarrera (punk, heavy, pop...), fundamentalismo erlijiosoaren inposizioaren aurkako erresistentzia, errepresioa... Izorraki handirik egiteko asmorik gabe Europan bizi deneko zatia ere oso interesgarria.